Burdin Sugea


 

Hara,,,, doa,,,, gure,,,, lurra Suntsitzen (bis)

 

Burdin sugea, beti aurrera doa

Bere bidean, gelditzerik ez dago

Askoren aurka, inori entzun gabe

Bere pozoia, eten gabe zabaltzen

Mendi gainetik, entzuten da haren hatsa

Badator, salbatzerik ez da

 

Hara,,,, doa,,,, gure,,,, lurra Suntsitzen (bis)

 

Mendi arteko, herri eder batetik

Berri bat dator, negar malkoz beterik

Gau ilun batean, euriaren babesean

Lurrak ezin jasan, bere eraso itzela

Nori axola, jendearen garrasia

Errukirik ez, hau da garapena

 

Hara,,,, doa,,,, gure,,,, lurra Suntsitzen (bis)

 

Erantzunik gabe, jende askoren galdera

Beharrezkoa al da, horrenbeste kaltea

Dirutza galanta, hurbila urruntzeko

Gutxi batzuek, etekina aterako?

Adi lagunok, ez utzi engainatzen

Abiadura haundiko trenarik ez!!!

 

Hara,,,, doa,,,, gure,,,, lurra Suntsitzen (bis)

 

DESCARGA «Burdin Sugea»

 

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=6RRw3dCHrEM&feature=em-upload_owner[/youtube]